XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dakigunez, aurrak, gorputzez, buruz, animaz, aulki, eskutzean datozte lurrera.

Obeki esan, materi edo gizon-itxura bakarrik dakarte.

Pixkanaka-pixkanaka gorputz-animak osakuntza lortu bear dute.

Bizitzaren bide luzeetan topatzen dira amaika kezka-eragilleak, ots, naigabea, illunaldia, ezbeartasuna, larrialdia, t. a.

Jakiña, aulkeria gaiñezka palastaka dabillen aurragan, ezin ditzakegu oztopo auek gaindurik ikusi, beragan ez baidago kemenik.

Negarrez, begietan malkoak, eskuak luzaturik laguntza eske amaren bularretara josten da.

Berekaxa gauza ez diran ezkeroz, auen zaindaritza besteengan dator.

Praktikan, legetik kanpo era askotara erabilli oi da.

Ikus dezagun nori dagokion lenengoz, beste guzien gaiñetik semeen edukazioa.

Gaia bere sustraietan mamitu dezadan.

Aurrenik, bijuazte bi itz Eleizaren eskubideatzaz.

Eleizaren partea edukazioan argi adierazi dezake gizonon erakusle ta ama dala esateak.

Beraren edukazio-mixioa ongi jakiñik dago bi egin-bide auegaz: gizonari kristau jarraibidea erakutsi eta santutu.

Edukatu, kristauki artuaz, gizonarekin batera lan egitearen esanaia darama, zeru deiari leku egiñez, betiko lo paketsuan esna dedin.

Eleizak ezin dezake eskubide au iñolaz ere baztertu.

Guztiokin emeki jokatzen badu, jokaera onen arrazoia bere amatasun donean billatu genezake.

Bere eskuetan dauden gizonak babesten ditu, pozoi ilkorrik edan ez dezaten.

Erakuskizunetan elburu auxe daramaki: animen betiko salbazioa.

A.- Semeen edukazioa lenen eta berez gurasoai dagokie

Buruak lan nekezik egin gabe, errex proba dezakegu, eguneroko esperientzia baidugu maixurik seguruena.

Gurasoak semeen azierara zorrozki beartuak ezean, Jainkoak etzizkien aurreri eskuzko zaizkien bizitz ta bertako aurrerapen tajuzkoak osorik eskuratuko.

Ba-dakigu, Jainkoagan orrelakorik ezin gerta leikela.